Eskerrik asko Kalera Rock 2 hau posible egin duzuen guztiei!
Gure indarrarekin batera etxera ekarriko ditugu preso eta iheslariak!
GEHIAGO IRAKURRI
Gure indarrarekin batera etxera ekarriko ditugu preso eta iheslariak!
Arratsaldeko 18:30ean ekitaldia hasi da Landako Gunean. Bertsolariak, irrintzilariak, bideoa... Preso eta iheslarien eskubideen aldeko brindis batekin amaitu da. Hauxe da bertan zabaldutako mezua:
GEHIAGO IRAKURRI
Arratsaldeon, eta ongi etorri KaleraRockera!
Eskerrikasko eta Zorionak! Zorionak, bai, euskal preso eta
iheslarien eskubideen alde, Landako bete
dugulako! Aupa zuek!
Hemen gaude bigarren
urtez, musika eta jaiaren bidez elkartasun mezua adierazteko. Euskal preso eta iheslari
politikoak etxera ekartzeko bultzada egin nahi dugu Durangotik.
Urtarrilaren 12ko
manifestazioan, euskal jendarteak argi erakutsi zuen bere nahia. Olatu erraldoia izan zen, borroka
honetako mugarri berri bat. Borroka honek, baina, olatu horren indarra hartu eta lanean
jarraitzea eskatzen du.
Espainia eta Frantziaren
blokeoa gainditzea ez da erraza izango. Gure lanak eta sinismenak ekarriko du mugitu nahi ez duten
horiek mugitzea. Olatuak harea higatzen duen bezala, guk ere lortuko dugu
mendekuaren harresi hori botatzea! Bai horixe!
Gatazkaren
konponbidearen baitan, ezinbestekoa da euskal preso eta iheslari politikoen aferari soluzioa ematea. Berandu
baino lehen, guztiak etxeratzea ahalbidetu behar du. Eta bide horretan,
lehenengo urratsa, salbuespen neurriak ezabatzea da:
-Larriki gaixo dauden presoak askatu!
-Dispertsioa amaitu. Euskal presoak Euskal Herrira orain!
-Bizi osorako zigorrik ez! Zigorra beteta dutenak etxera!
Bide horretan, martxoaren 20a egun garrantzitsua izango da.
Estrasburgoko epaitegiak azken erabakia
hartuko du 197/2006 doktrinaren inguruan. Egin dezagun indarra giza eskubideen
kontrako neurri hori behin betiko desagertzeko! Martxoaren 20an mobiliza gaitezen bizi arteko
zigorra bertan behera geratzeko.
Tira egiteko ordua heldu da. Eurek barrutik eta guk
kanpotik. Zuk zuretik, eta nik niretik.
Bakoitzak beretik. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko mezuak eta
atxikimenduak Euskal Herriko txoko guztiak busti behar dituzte. Lantokietan,
ikastetxeetan, gaztetxeetan, etxeetan, kalean, tabernetan, jaietan...
Gaur ere jaia egiten gabiltza. Jaia, elkartasuna
zabaltzeko. Jaia, indarra hartzeko.
Jaia, etorkizunari gogoz begiratzeko. Baina oraindik jai handia heltzeko dago. Azken
preso eta iheslariak etxeratu arte lan handia dugu egiteko! Eta orduan bai,
orduan jai kolosala egingo dugu! Bitartean, esan bezala, denok lanera!
Gaur, ondo pasa, eta gozatzen jarraitu kontzertuekin!
Amaitzeko, egin
dezagun topa euskal preso eta iheslari politikoen alde!
Altxa zuen basoak!
Gora Euskal preso
eta iheslariak etxeratu arte!
Biba zuek!
Hesian, martxa eta borroka Sakanatik. Kalera Rock 2ko hirugarren kontzertua baino ez da, eta jendez lepo dago Landako gunea.































